Skip to main content Scroll Top

Sektore Profesionalak

Xede ditugun sektore profesionalak

Ostalaritza eta sukaldaritza

Negozio bakoitzaren erritmo eta behar errealetara egokitutako sukalde profesionalak hornitzen ditugu, prozesuaren fase bakoitza zainduz: egosketa, garbiketa, kontserbazioa, prestaketa… Betiere, espazioari eta taldeari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko soluzioekin.

Hotelak

Sukaldaritzako eta garbitegiko espazioak diseinatzen ditugu, eguneroko jardunarekin bat datozenak, zerbitzu-bolumenera, eskuragarri dagoen espaziora eta berezko estilora egokituta.

Ikastetxeak eta kolektibitateak

Neurrira egindako soluzioak sortzen ditugu, zentro bakoitzean egiten den jardueraren arabera. Gure ikuspegiak
funtzionaltasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna uztartzen ditu, mahaikide motari eta bolumenari arreta berezia eskainiz.

Ospitaleak eta zentro soziosanitarioak

Sukaldaritzako eta garbitegiko proiektuak garatzen ditugu, arreta berezia jarriz higieneari, iraunkortasunari eta segurtasunari, mota honetako zentroen protokolo eta behar espezifikoak kontuan hartuta.

Catering

Eskala handiko produkziora bideratutako sukaldeak hornitzen ditugu, eta elikagaiak zerbitzatzea eta garraiatzea errazten duten lan-zirkuitu eraginkorrak diseinatzen ditugu.

Dendak eta elikadura

Elikaduran espezializatutako establezimenduen beharrei erantzuten diegu. Lan-eremutik salmenta-punturaino hornitzen dugu: biltegia, lantegia, erakusketa-eremua, etab.

Elikagaigintza

Sektorearen eskakizunetara egokitutako proiektuak garatzen ditugu, lan-fluxuei arreta berezia jarriz. Ekipamendu sendoa eta eraginkorra instalatzen dugu, segurtasun- eta higiene-araudiak betetzen dituena.

Garbitegiak

Garbitegiko mota guztietako proiektuak diseinatu eta instalatzen ditugu (garbitzea, lehortzea eta errepasatzea), bai zentroetan barne-erabilerarako, bai autozerbitzuko negozioetarako. Hasieratik martxan jarri arte aholkatzen dizugu.

PROIEKTU BAT HASTERA ZOAZ?
OSTALARITZA, SUKALDARITZA, GARBITEGIA...