Skip to main content Scroll Top

Gure Zerbitzuak

Konponketak eta matxurak

KONPONBIDE ARGIAK ETA PERTSONALIZATUAK

Era guztietako konponketak egiten ditugu etxetresna elektrikoetan eta ur beroko eta berokuntzako ekipoetan.

Teknikari propioak, zuzeneko arreta eta aholkularitza pertsonalizatua.

Berrikuspenak

ZURE LASAITASUNA ZIURTATUTA

Araudiak galdara edo berogailua bi urtean behin berrikustea eskatzen du.

Azterketa garaiz egiteak aparatuaren bizitza luzatu egiten du, kontsumoa hobetu egiten du eta alferrikako sustoak saihesten dizkizu.

Galdaren abiaraztea

FUNTZIONAMENDU OPTIMORAKO OINARRIA

Galdara berri bat instalatzen denean, ezinbestekoa da konfiguratu eta etxebizitzara egokitzea, ahalik eta eraginkortasun handienarekin funtziona dezan.

Galdararen abiaraztea gurea bezalako Zerbitzu Tekniko Ofizial batek egin behar du, hauek baitira horretarako baimena duten bakarrak.

Mantentze-planak

ZURE GALDARAREN BIZITZA LUZATU

Gure mantentze-planak zure galdarak hobeto eta denbora gehiagoz funtzionatzeko pentsatuta daude.

Asistentzia, berrikuspenak eta erabateko zerbitzua bermatzeko hainbat abantaila biltzen dituzte.

Bermearen luzapena

BABESTU ZURE GALDARA HASIERATIK

Zure galdarak 3 urteko bermea du. Bermearen luzapena kontrata ezazu, urte gehiagoz segurtasuna eta erosotasuna emango dizuten aparteko zerbitzuez gozatzeko.

Galdara aldatzeko aholkularitza

FIDATU GURE PROFESIONALEKIN AHOLKUAK EMATEKO

Zure aparatua konpondu ezin bada, aldatu edo berria erosi nahi baduzu, gustura aholkatuko dizugu. Tokiko instalatzaileen kolaborazioarekin lan egiten dugu.

Ordezko pieza originalen salmenta

ZURE APARATUEI BIGARREN BIZITZA BAT EMAN

Gure biltegi automatizatuak aukera ematen digu % 100 originalak diren ordezko piezak azkar eta modu fidagarrian saltzeko, zure aparatuez denbora gehiagoz goza dezazun.