Xede ditugun sektore profesionalak
Hainbat sektore profesionali ematen diegu zerbitzua eta talde handietan espezialistak gara.
Ostalaritza eta sukaldaritza
Negozio bakoitzaren erritmo eta behar errealetara egokitutako sukalde profesionalak hornitzen ditugu, prozesuaren fase bakoitza zainduz: egosketa, garbiketa, kontserbazioa, prestaketa… Betiere, espazioari eta taldeari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko soluzioekin.
- Tabernak - Kafetegiak
- Jatetxeak
- Elkarte gastronomikoak
Hotelak
Sukaldaritzako eta garbitegiko espazioak diseinatzen ditugu, eguneroko jardunarekin bat datozenak, zerbitzu-bolumenera, eskuragarri dagoen espaziora eta berezko estilora egokituta.
- Hotelak
- Ostatuak
- Aterpetxeak
Ikastetxeak eta kolektibitateak
Neurrira egindako soluzioak sortzen ditugu, zentro bakoitzean egiten den jardueraren arabera. Gure ikuspegiak
funtzionaltasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna uztartzen ditu, mahaikide motari eta bolumenari arreta berezia eskainiz.
funtzionaltasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna uztartzen ditu, mahaikide motari eta bolumenari arreta berezia eskainiz.
- Ikastetxeak
- Enpresa-jantokiak
- Ostalaritza- eta sukaldaritza-eskolak
- Espetxeak
Ospitaleak eta zentro soziosanitarioak
Sukaldaritzako eta garbitegiko proiektuak garatzen ditugu, arreta berezia jarriz higieneari, iraunkortasunari eta segurtasunari, mota honetako zentroen protokolo eta behar espezifikoak kontuan hartuta.
- Ospitaleak
- Zentro soziosanitarioak eta zahar-egoitzak
Catering
Eskala handiko produkziora bideratutako sukaldeak hornitzen ditugu, eta elikagaiak zerbitzatzea eta garraiatzea errazten duten lan-zirkuitu eraginkorrak diseinatzen ditugu.
- Kolektibitateentzako catering-enpresak
- Ekitaldi eta ospakizunetarako catering-enpresak
Dendak eta elikadura
Elikaduran espezializatutako establezimenduen beharrei erantzuten diegu. Lan-eremutik salmenta-punturaino hornitzen dugu: biltegia, lantegia, erakusketa-eremua, etab.
- Harategiak
- Arrandegiak
- Janari prestatuko dendak
- Okindegiak eta gozotegiak
Elikagaigintza
Sektorearen eskakizunetara egokitutako proiektuak garatzen ditugu, lan-fluxuei arreta berezia jarriz. Ekipamendu sendoa eta eraginkorra instalatzen dugu, segurtasun- eta higiene-araudiak betetzen dituena.
- Obradoreak
- Elikagaien fabrikak
- Saltoki handiak
Garbitegiak
Garbitegiko mota guztietako proiektuak diseinatu eta instalatzen ditugu (garbitzea, lehortzea eta errepasatzea), bai zentroetan barne-erabilerarako, bai autozerbitzuko negozioetarako. Hasieratik martxan jarri arte aholkatzen dizugu.
- Autozerbitzuko garbitegiak
- Kolektibitateen garbitegiak (hotelak, ospitaleak, egoitzak, etab.)

